Larunbatean “JOLAS LIBREA BIZIPENETATIK” tailerrean parte hartu genuen 45 heldu eta 10 haurrek. Txusma Azkona izan genuen bidelagun eta berak ekarritako erreferentziak baliatuta zein gerturatutako haurren jolasaren behaketatik jolas librearen inguruko esperientziak eta hausnarketak partekatzeko aukera izan genuen.

Benetan goiz aberasgarria izan zen. Hezitzaileek, gurasoek, haurrek eta irakasleek partekatu genuen lau orduko tailerra eta oso giro atseginean guztiontzako lekua egin genuen Etxaluzeko gelan.

Txusmak tailerra amaitutakoan hainbat erreferentzia bibliografiko partekatu zituen gurekin, hementxe uzten ditugu interesa duen edonorentzat:

Txatxilipurdik argitaratutakoak:

  • Haurren hiria (Tonucci)
  • Berdean hezi (H. Freire)

Haur txikien jolasaren inguruan gehiago jakiteko:

  • Los orígenes del juego libre (E. Kalló/G Balog)

Mugak eta maitasuna dela eta, honako hau:

  • Libertad y límites. Amor y respeto (Rebeca Wild).

Bada beste idazle bat oso ona: Catherine L’Ecuyer, bi liburu:

  • Educar en el asombro eta Educar en la realidad. Haurren jolas/ikasteko gaitasun propioa eta bestalde pantaileK duten eragina dela eta. Oso onak!!!

Haurrak guztiz kooperatiboak dira. Hauxe ulertzeko eta heldu bezala estartegiak ezagutzeko ere…

  • Su hijo, una persona competente (Jesper Juul).

Jardunaldiko argazkiak ikusteko egin klik hemen.

WhatsApp Image 2018-03-21 at 13.10.48(1)