Azaroaren 5ean, Debagoiena 2030 ekimenak deituta, Eskualdeko Sarearen I. Topaketa burutu zen Bergaran.

Sektore eta arlo desberdinetako 80 ordezkari debagoiendar inguru batu ziren Miguel Altuna ikastetxean.

D2030 eskualdeko etorkizuneko erronkei erantzuna emateko artikulatu gura duen lankidetza sarea da. Batzarrean, ekimena aurkeztu zuten eta eskualde mailan egiten ari diren diagnostikoaren lehen urratsak aurkeztu zituzten, baita han batutakoen ekarpenak jaso ere. Erronka horien identifikazioa gizartea entzuteko etengabeko prozesu baten bitartez gauzatuko da eta hortik etorriko dira erronken identifikazioa eta horiei erantzuna emateko prozesuaren diseinua.