“Eskohitza” prozesu parte hartzailea izan da, Eskoriatzan gauzatutakoa eta saio nagusia azaroaren 8an egin bazen ere, aurreko igandean bigarren azpi-saio bat burutu zen Gaztelekuan. “Eskohitza gaztea” deitu zitzaion prozesu honi eta helburua zen nerabeen iritzia ezagutzea aisialdia, jaiak, hirigintza, kirola edo gaztelekuari berari buruz. Gaztelekuko hezitzaileez gain Eskoriatzako gazteria teknikaria eta zinegotzia. DJ Moto izan zen musikaz saioa girotzeko eta merendola ere burutu zen. Jasotako iritziak aurrekontutan sar litezkeela ere aipatu du zinegotziak.

Informazio gehiago, Eskoriatzako Gaztelekuko blogean http://blogak.goiena.eus/eskogazte/2014/11/18/eskohitza-gaztea/

100_4774-300x225eskohitzagaztea-142x300