Azaroaren 10ean Errigorako karpa izan genuen Arrasaten. AEK, AED, EHE , Arizmendi eta Txatxilipurdiko lagunak elkartu ginen Errigorako kideekin batera karpa atondu, erriberako produktuak prestatu eta Arrasateko herritarrei Errigoraren berri eman eta kanpainan parte hartzeko aukera eskaintzeko.

Arratsalde euritsua izan arren jende dexente ibili zen eta dagoeneko batzuk saskiarekin joan ziren etxera!

Gogoratu, oraindik azaroaren 14arte denbora dago eskariak egiteko. WhatsApp Image 2017-11-10 at 17.38.22