Alternatiben Herria, gizarte eredu berri baten alde lan egiten duten pertsonek eta taldeek antolatzen duten ekimena da. Sistemari alternatibak badaudela erakusteko eta alternatiben topagune izateko. ekainaren 2an Iruñean egun osoko ospakizun eta gogoeta festa prestatzen ari dira.

Ekimen honen helburu nagusiak hauek dira:

  • Martxan dauden alternatibak hedatzea eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko
  • Mobilizazioaren eta gizartea aktibatzearen beharra azpimarratu, trantsizio soziala eta ekologikoa gauzatzeko
  • Sareak sortu eta aliantzak egin eta indartzea Alternatiben Herria ospatu eta gero elkarrekin lanean jarraitzeko

Alternatiben Herriak 6 auzo edo asanblada izango ditu:

  • Herriak eta lurrak
  • Burujabetza
  • Bizi anitzak eta duinak
  • Auzo ekonomia
  • Arragoa
  • Haurren Errepublika

Txatxilipurdi Elkarteak ekimen honekin bat egin eta bertan parte hartuko du, Arragoa auzoan hain zuzen. Bertan egingo den azokan egongo gara goizeko 10:00etatik 13:00etara Urtxintxa eta Hik Hasirekin batera. Auzo honek kulturan, hizkuntzan, hezkuntzan eta herri izaeran jarriko du indarra.

Aurkezpena eta egitaraua lotura honetan aurkitu dezakezue: http://alternatibenherria.eus/aurkezpena-egitaraua/