• Txatxilipurdi 
  • Eguzkilaru 2008
  • Eguzkilaru 2008

    Beste urte batez, Eguzkilaruk irribarre goxoak zizelkatu zituen Arrasateko adin guztietako haurrengan. Bere lozorrotik irten eta Eguzkilaruk barrez eta jolasez estali zituen Zaldibarko harlauzak.

    Goizean goizetik tatuaiak, argazkiak, jite askotako eskulanak, puzgarriak, kotxe lasterketak, Eguzkilaruren presentzia, gazte taberna... Han ehunka guraso eta haur bildu ginen goizean zehar, San Juanetan haurrek euren tartea badutela erakutsiz.
    Eguardian, aparrez bete zen Biteri Enparantza. Haurrek ikaragarri gozatu zuten, helduen inbidia aurpegiak ikustea besterik ez zegoen...
    Arratsaldean tailer gehiago egon ziren, banderin eta txapa makinak esate baterako, baina guztion aho eta burutan iluntzeko pailazoen emanaldia zegoen. Pirritx eta Porrotx, aspaldian euskaraz egon den fenomeno garrantzitsuena da duda gabe. 17:30etan jada jendea zegoen lekua hartzeko eta 19:00etarako bor-borka zen Monterron Parkea. "Karritoen parkina" ikustea besterik ez zegoen, zegoen jendetzaz ohartzeko. Arrasatear askoren ahotan, aspaldian ez dutela horrela ikusi Monterron.
    Ordua errespetatuz hasi zuten saioa Pirritx eta Porrotxek. Baina aurretik, Txatxilipurdik bere udaleku irekin 20. urteurrena ospatu zuten. Udalekuen errepaso bat egin zen labur-labur eta hasierako begiraleak, gurasoak eta haurrak omendu ziren. Parke osoak batera abesturiko zorionak zuri abestiak, kirioak tente jarri zizkion bati baino gehiagori. Eta ondoren, apoteosia. Nahiko luke, irakasle batek baino gehiagok haurrak horren adi edukitzea klasean. Kanta, txalo eta dantza artean joan zen denbora atzo. Muxu festa ostean eta Pirritx eta Porrotxen besarkada eta kariziak haur guztiei banan-banan. Ikaragarria da pailazo talde honen maila, zentzu guztietan.
    Txatxilipurdik oso balorazio positiboa egiten du atzoko egunaz. Dena den, ezin izango litzateke aurrera atera jende askoren laguntza gabe. Txatxilipurdirekin lan egiteko beti prest dagoen begirale talde mundiala, Arrasateko brigada nekaezina, Udaleko Kultur Saileko langileak... Mila milesker guztiei eta Pirritx eta Porrotxek dioten bezala, marrubizko muxuak guztiontzat!

     Argazki gehiago ikusteko jo Haritz Iñurrategiren  Fotologera

    [albiste gehiago...]

    Albisteak

    • Amaitu dira Arrasateko udaleku irekiak

    • kosta ala kosta, egin dugu!

      Aste bete egin dute Arrasate eta Bergarako 29 gaztek Euskal Herriko kostako leku ezberdinak ezagutzen. Donostian hasi zuten ibilaldia Uztailaren 3an eta Orio Zarautz eta Lekeition lo eginez kostaldeko leku ezberdinak ezagutzeaz gain ekintza mordoa ere egin dituzte, surf ikastaroa, antzerki tailerra, piraguan txangoa…

      Txatxilipurdi eta Jardunen artean  antolatu ditugu udaleku hauek eta balorazioa positiboa dela esan behar da, bai gurea baita gazteena ere. 14-16 urte bitarteko gazteak izan dira udaleku hauetan parte hartu dutenak. Esperientzia polita izan da!

    Lan poltsa