Eguzkilaru
San Juanak gertu dauzkagu eta Eguzkilaru ere ari da bere lehen izpiekin gure gogoa eta
ilusioa berotzen. Aurten ere Ekainaren 25ean galdu ezineko jaia izango dute Arrasateko
haur eta gaztetxoek, egitarau polita antolatu dugu Tatxilipurditik Eguzkilaruri ongietorria emateko,
joku eta tailer mordoa izango dira Zaldibarreko frontoian, apar jolasa, txaranga,musika… eta arratsaldean
gonbidatu bereziak izango ditugu Monterrongo parkean 19:00etatik
aurrera: Pirritx eta Porrotx hain zuzen!

Albisteak
- Udaleku itxiak ere prest!
Aurten Txatxilipurdik, 10-12 eta 14-16 urte bitartekoentzat Askizu eta Kosta ala kosta eskualdeko udalekuak ( Udako Abenturak) Jardun eta Loramendi elkarteekin elkarlanean antolatu ditu
- udalekuak 2010
2010. urtean gure 22.udalekuak prestatzen gabiltza. Izen ematea ireki dugu eta maiatzaren 7a izango da azken eguna!

Lan poltsa
- Txatxilipurdin lan egin nahi duzu?
Bidali kurrikuluma
- Txatxilipurdiko dinamizatzaile
Udalekutan lan egin nahi duzu?

Faxa: 943 797 401
