Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Txatxilipurdiko udaleku irekiak

udalekuirekiaknagusia

2017ko uda heltzear dago eta Arrasateko Udaleku irekiak antolatzen hasiak gara. 2-12 urte bitarteko haurrentzat zuzendutakoak dira.

Lagunartean euskaraz jolastu, burutuko diren ekintza nahiz jolasetako planteamendutan parte hartu eta ondo pasatzeko egitasmoa da, haurrek beren nahi eta beharrak asetzen dituztelarik.

Uztaileko hiru astetan zehar izaten dira, haurrek irteera eta ekintza ezberdinez gozatzen dutelarik euskara eta euskal kulturan murgilduz.

UDALEKUETAN IZENA EMAN

Udaleku irekiak, aisia euskaraz!

Arrasateko kaleak euskaraz koloreztatu!

Hemen dira 29. urtez Txatxilipurdiko udaleku hezitzaile eta euskaldunak. Elkarrekin adostutako ekintzak egin nahi badituzue eman izena.

ok   Izen ematea zabalik dago. Izena eman ezazu Maiatzaren 12a baino lehen.

 Izen emate orria jeitsi

Category Archives: Udaleku irekiak izen ematea

Bilin bolonka / Beibilekuak (2-6 urte)

Etxeko txikienak ere giro euskaldun batean jolastu eta gozatzeko aukera daukatelako.

Irakurri gehiago

Bihurrikeixetan (6-12 urte)

Herriko txoko ezkutuak konkistatu, ekintza ugaritan parte-hartu eta beste hainbeste proposatzeko aukera. Osintxuko errekan bainuak hartu eta gaubela magikoak liluratuko zaituzte.

Irakurri gehiago

Astekako Udalekuak (2-12 urte)

Hiru asteetan udalekuez gozatzeko aukerarik ez baduzu, astekako eskaintza izan daiteke zure aukera.

Irakurri gehiago