Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Udalekuak, haurtzaro edo gaztaroan bizi izan ditugun egun magikoak, esperientzia ahaztezinak, betirako lagunak, lehen amodioak… Guk bizitakoa haur eta gazteei ere eskaini nahi diegu. Honetarako urte guztian zehar gaude lanean, non nola eta noiz sortuko ditugu udalekuetako mundu magikoak?

Category Archives: Udalekuak

Txatxilipurdiko udaleku irekiak

2017ko uda heltzear dago eta Arrasateko Udaleku irekiak antolatzen hasiak gara. Hauek, 2 eta 12 urte bitartekoentzat zuzendutakoak izaten dira. Lagunartean euskaraz jolastu, burutuko diren ekintza nahiz jolasetako planteamendutan parte hartu eta ondo pasatzeko egitasmoa da, haurrek beren nahi...

Irakurri gehiago

Txatxilipurdiko udaleku itxiak

Urteak daramatzagu gaztetxoei udalekuak eskaintzen; Orio, Kosta ala kosta, Zerain, Etxarri, Azkizu, Udako abenturak… Elkarlanean edo bakarrik, urtero ahalegindu izan gara adin tarte bakoitzerako leku ezberdinak eskaintzen eta udaleku eredu ezberdinak antolatzen: kanpin dendetan, ibiltariak, etxe batean kokatuak… beti...

Irakurri gehiago

Bestelako udalekuen kudeaketa

Euskararen erabilerak etenik izan ez dezan, tokian tokiko beharrak aztertu ondoren, euskal udaleku irekiak antolatu eta kudeatzen ditugu. Txatxilipurdik, besteak beste, udalekuak antolatu ditu Abadiñon, Elgetan, Zumarraga-Urretxun, Ezkio-Itsason, Gabirian, Galdakaon, Otxandion, Oñatin…

Irakurri gehiago