Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Zer da Berramesten?
Berramesten; haurren autonomia, harremanak, euskara eta espazioaren erabileraren sustapena oinarri dituen egitasmoa da. Duela 5 urte hasi ginen Arrasateko Txatxilipurdi aisialdi eta euskara elkartean gai hauen inguruko kezkei buruz hausnartzen. Hausnarketa horietatik, Arrasateko Udal ludoteken proiektu berritua sortu genuen eta egitasmoko oinarri eta helburuak zehaztu genituen.
Egitasmoaren oinarriak honako hauek dira:
- Harremanak
Haurra eta bere ingurunearen (natural zein soziala) arteko harremana sendotu, auzoaren bizitzan parte aktibo bihurtuz.
- Espazioa/Euskara
Euskarazko zerbitzuetatik abiatuz, haurrentzako berezkoak diren jolaserako ohitura eta espazioak berreskuratzea. Espazio itxietara mugatu gabe.
Gaur egungo zerbitzuetatik abiatuz, haurrentzako berezkoak diren jolaserako eta euskaraz aritzeko espazioak berreskuratzea. Espazio itxietara mugatu gabe.
- Haurren autonomia
Haurrei autonomia itzuli eta praktikara eramateko aukerak eskainiz, aniztasunean heziz.

Oinarri hauek kontutan izanda esperientzia desberdinak burutu ditugu azken urteetan: haurren parte hartzea sustatzeko prozesuak eta formazioak, udaleku irekien birplanteamendua …

Gaur egun bereziki hiru egitasmok ardazten dute Berramesten-en lana:

Category Archives: Berramesten

Herri Hezitzailea Eskola Herritarra

Nor garen 2012an, haurren hezkuntza eta aisia beste modu batean egin zitezkeela amesten genuen sei eragile Andoainen (Gipuzkoan) elkartzen hasi ginen. Teoria eta praktika uztartuz, herrigintzatik, benetako parte-hartzea bultzatuz eta balio hezitzaileak hedatzeko helburua hartuta, hainbat urrats egin ditugu....

Irakurri gehiago

Arrasatek Hezi

Arrasatek Hezi Arrasate ikuspegi hezitzailetik elkarrekin hobetzeko bidea eta ekimena da. -          Arrasate hobetu: Arrasateko eragile eta norbanakoentzat herri eredu justuago baterantz joateko bidea egitea du helburu,  hezkuntza prozesu gisa eta berau ardatz hartuta, kontuan hartu ohi ez diren...

Irakurri gehiago

Ludo berramesten

Berramesten haurren autonomia, harremanak, euskara eta espazioaren erabileraren sustapena oinarri duen egitasmoa da. Hauek dira orain arte burututako esperientziak: Arrasateko Udal ludoteka proiektuaren eraldaketa, haurren parte hartzea sustatzeko prozesuak, udaleku irekien birplanteamendua … Berramesten bloga

Irakurri gehiago