Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Category Archives: Atarikoak

TXIPLI TXAPLA NATURAN

Osteguna, 2019, Maiatza 23 | Iruzkinak ezgaituta

Eguraldia dela eta berezia izan da aurtengo jaialdia. Argazkietan ikusiko duzuen bezala, euria izan genuen egun osoz bidelagun baina horrek, ez gintuen etxean utzi. Arropa aproposa jantzi eta herriko bihotzean dauzkagun bi natur gune nagusietara jo genuen berauetan jolastu...

Irakurri gehiago

Familia egonldia GaraiOnen

Astelehena, 2019, Maiatza 20 | Iruzkinak ezgaituta

Txatxilipurdi elkarteak familia egonaldia antolatu zuen 2019ko maiatzaren 3, 4 eta 5ean. Hamar  familientzako plazak izan arren,   azken momentuko bajak zirela eta 7 familia elkartu ginen Ozaetako Otaza auzoan dagoen GaraiOn egitasmoaren etxean. Sorgingunean. 7 familia; batzuk elkar ezagutzen...

Irakurri gehiago

Maiatzak 18an naturan jolasean!

Astelehena, 2019, Maiatza 6 | Iruzkinak ezgaituta

Txatxilipurdik, Leintz Eskola Kirola, Besaide M.E Elkartea eta Arrasateko Gaztetxeko Haur eta Guraso Asanbladarekin  batera NATURAN JOLASEAN lemarekin maiatzak 18 larunbaterako egitarau berezia antolatu dugu. 10.30-12.30 bitarte NATUR GINKANA - Herriko Plazan hasita Santa Barbara parkean burutuko da. Ginkanaren...

Irakurri gehiago

Oinherrik antolatutako jardunaldian egon ginen

Osteguna, 2019, Apirila 11 | Iruzkinak ezgaituta

Oinherrik antolatutako jardunaldian egon ginen apirilaren 6an. Elkargune honek duen marko politiko-filosofikoa aurkeztu zuen Lorea Agirrek lehendabizi. Ostean, Iratxe Retolazak hitza hartu eta XXI.mendeko kultur eskaintza zein kontsumoaren inguruko irakurketa kritikoa eskaini zigun. Hitzartzeekin amaitzeko, Azpeitiko herri hezitzalearen lan...

Irakurri gehiago

Udalekuetarako hezitzaile deialdia

Astelehena, 2019, Apirila 8 | Iruzkinak ezgaituta

Aurtengo udalekuen prestaketekin hasiak gara Txatxilipurdi elkartean, eta hezitzaileen zerrenda luze bat egin nahiko genuke. Urtero egin izan dugun bezala aurten ere, haur eta gaztetxoekin lan egiteko gogoa baduzu, animatu eta hurbildu zaitez izena ematera, MAIATZAREN 10a baino lehen....

Irakurri gehiago

Kolonbiar talde bat izan dugu bisitan Elkartean

Ostirala, 2019, Apirila 5 | Iruzkinak ezgaituta

Kolonbiako bake prozesuak sortu berri duen eszenatokiari aurre egin eta herrialdeko kohesio soziala berreskuratzeko asmoz, hezkuntza ardatz duten erabilera anitzeko proiektu eraldatzaileen loraldi indartsu bati ekin nahi diote. Kontuak horrela, Kolonbiako La Esperanza Kooperatibako kideak (borrokan ibilitako emakume kolonbiarrak...

Irakurri gehiago

Aizarnan eta Bergaran Berramestenetik

Asteazkena, 2019, Apirila 3 | Iruzkinak ezgaituta

Erronkaz beteriko martxoa izan dugu Berramestenen. Batetik, Aizarnan aritu gara hile batzuk dela abian jarri zuten herri-ludotekaren eraldaketa prozesuan bide-laguntza lanak egiten. Herriko haur eta gurasoek hartu dute parte bertan eta espazioa, materiala zein elkarbizitzarako kodeen eguneratzea izan dira...

Irakurri gehiago

Ludoteka ibiltaria hurrengo urtera arte erretiratu da

Asteazkena, 2019, Apirila 3 | Iruzkinak ezgaituta

Martxoaren bukaerarekin eman diogu Ludoteka ibiltariari ere amaiera aurtengoz. Parte hartzaile ugari izan zen bertan ( 41 haur eta nerabe animatu ziren) eta pizzak egin eta jateaz gain, ekintza ugari egiteko aukera izan zuten. Ikastetxe eta adin ezberdinetakoak elkarrekin...

Irakurri gehiago

Hirugarrenez Arimazurin!

Osteguna, 2019, Martxoa 28 | Iruzkinak ezgaituta

Hirugarren asteburua ere pasa du San Andres auzoan ludoteka ibiltariak eta datorrenarekin amaiera emango diogu hurrengo urtera arte. Arrasatearrek herrian aukera ezberdin asko izan zuten arren martxoak 23ko larunbat honetan, ekimenean parte hartzera animatu zirenak ere izan ziren. Koltxonetetan...

Irakurri gehiago

Bigarren urtez, familia egonaldia euskaraz!

Astelehena, 2019, Martxoa 25 | Iruzkinak ezgaituta

Aurtengo udaberrian ere  FAMILIA EGONALDIA EUSKARAZ! Antolatu dugu. 2018ko esperientzia politak bultzatu gaitu berriz ere GaraiOn-eko Sorgingunean familia ezberdinekin egonaldia antolatzera. Aisialdian familien artean euskararen erabilera sustatzeko eta elkarteko baloreekin bat eginez gozatzeko  egonaldia da antolatu duguna, jolasa eta...

Irakurri gehiago


Mihibero jolasa