Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Category Archives: Atarikoak

Gaba Baltza gertu…

Ostirala, 2019, Urria 11 | Iruzkinak ezgaituta

TTAK gazte taldeak, Ekin Elkarteak, Txatxilipurdi Elkarteak, Arrasateko Udal Ludotekak eta Gaztetxokoak, elkarlanean dabiltza arimen gaua gertu dugun honetan, urria bukaerarako egitarau berezia antolatzeko asmoz. Gaur egun Hallowen tankera hartu duen egun hau, gure jatorrietatik abiatutako egitarau berezia prestatzen...

Irakurri gehiago

AUSORTU! Sormen laborategiak

Asteartea, 2019, Urria 8 | Iruzkinak ezgaituta

Ttak-ek eta Txatxilipurdik AUSORTU gazteentzako sormen laborategiak antolatu ditugu bigarrenez. AUSORTU 15 eta 25 urte bitarteko gazteei diziplina artistiko ezberdinetara hurbiltzeko eta horietan trebatzeko eta sormena lantzeko egitasmoa da. Joan den urtean bi diziplina artistiko landu genituen: arte plastikoak...

Irakurri gehiago

Goikobaluko Gazteluaren jaia!

Astelehena, 2019, Iraila 30 | Iruzkinak ezgaituta

Larunbatean, Goikobaluko Gazteluaren jaian izan ginen 13:00etatik aurrera haurrentzako jolas gunea eskaintzen. Eraikuntza jolas baten bitartez gordelekuak eraikitzen ibili ginen, baita sukalde txokoan jolas sinbolikoaz gozatzen ere. Soka saltoan eta goma jolasean ibili zirenak ere izan ziren. Bitartean, dantza...

Irakurri gehiago

Euskaltzaleen Topaguneko Ez Ohiko Batzarrarean izan ginen

Astelehena, 2019, Iraila 30 | Iruzkinak ezgaituta

Ostiralean Euskaltzaleen Topaguneko Ez Ohiko Batzarrean izan ginen. Bertan, Elena Lakak mugimenduko lehendakatzia utzi eta Kike Amonarrizeri pasa zion lekukoa. Kontuak horrela, eskerrak eman Elenari bost urtetan egin duen lan ikaragarriarengatik eta ongi etorri beroa Kikeri konpromiso honi heltzeagatik!

Irakurri gehiago

“GABA BALTZA” PRESTATZEN

Astelehena, 2019, Iraila 23 | Iruzkinak ezgaituta

Larunbatean, Txatxilipurdiko, Ttakeko eta Ekin emakume taldeko lau kide Eibarren egin zen Gaba beltza formazioan izan ginen. Bertan, Gaba beltzaren jatorria, helburuak eta herri ezberdinetan egiten diren ospakizunak ikusi genituen Josu Ozaita antropologoaren eskutik. Horrez gain, mozorrotzeko, kalabazak usteko...

Irakurri gehiago

MARTXAN BERRIRO!

Ostirala, 2019, Iraila 6 | Iruzkinak ezgaituta

Txatxilipurdi Elkartetik martxan jarri gara jada 26. ikasturte honi gogotsu ekiteko asmoz. Motorrak berotzeko, elkarteko mintegia burutu dugu aste honetan. Otaza auzoan dagoen GaraiOn Sorgingunean pasa ditugu egun bi. Bertan, talde izaera eraiki, hausnartu, partekatu, ikasturteko norabidea finkatu eta...

Irakurri gehiago

Irailerarte!

Ostirala, 2019, Uztaila 26 | Iruzkinak ezgaituta

Ikasturteari bukaera ematea besterik ez zaigu geratzen orain. Urte polita izan da aurtengoa ere, haur, nerabe eta familiekin batera burututako lanari, gogotsu eta indarrarekin ekin diogu. Proiektu ezberdin asko loratu dira eta gure urteroko egitasmo eta zerbitzuetan ere gogor...

Irakurri gehiago

Bukatu dira udaleku irekiak!

Ostirala, 2019, Uztaila 26 | Iruzkinak ezgaituta

Oñatiko udaleku irekien amaierarekin batera, Txatxilipurdi Elkartetik kudeatzen ditugun gainontzeko udaleku irekiei ere bukaera emateko ordua iritsi zaigu. Arrasate, Otxandio, Aretxabaleta eta Oñatiko udaleku irekietan haur ugarik hartu dute parte eta uztaileko goizak, giro euskaldun eta hezitzaile batean igarotzeko...

Irakurri gehiago

Bukatu dira udaleku itxiak!

Asteartea, 2019, Uztaila 16 | Iruzkinak ezgaituta

Asteburu honetan, Goizuetako azken egunarekin batera eman diegu bukaera Txatxilipurdiko udaleku itxiei. Ozaetan, Zingiran eta Goizuetan izan dira talde batzuk, beste batzuk aldiz, kostarik kosta Euskal Herria oinez ezagutu dute. Nagusienak, motxila soinean harturik nomadak izan dira, Arrasatetik Zumaiara...

Irakurri gehiago

UDALEKUAK

Osteguna, 2019, Uztaila 4 | Iruzkinak ezgaituta

Martxan jarri dira aste honetan udaleku itxi eta irekiak. Arrasate, Aretxabaleta, Oñati eta Otxandioko udaleku irekietan, martxan dira haurrei uztaileko goizetan, asialdi euskaldun eta hezitzailea eskaintzeko asmoz. Udaleku itxietan, Ozaeta, Goizueta eta Zingirako gazte taldeak 10 egun paregabe igarotzeko...

Irakurri gehiago


Mihibero jolasa