Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Txatxilipurdi elkartearen asmoa arrasateko haur eta gazteentzat aisia hezitzaile euskalduna eskaintzea da eta arrasate bera herri hezitzailea bihurtzea. Hezitzailea autogestioan, haurren autonomian, hezkidetzan, inklusioan eta herrigintzako balorea. Arrasatekoa erdigune zein auzotan, kurtso, gabon nahiz udaldian.

0-17 haur eta gazteekin eta haur eta gazteentzat, 17-99 urte arteko gazteekin eta gazteentzat, adorez eta atseginez.

Category Archives: Arrasate

Euskararen eguna ospatuko dugu aste honetan

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta aste osoan zehar hainbat ekimen egongo dira martxan Arrasaten. Aurtengoan, indarrak bildu nahi ditugu, indarrak bildu aurrerantzean elkarrekin erronka berriei aurre egiteko. Arrasate euskaldunago bat nahi dugu eta 2018an norabide horretan urrats garrantzitsuak ematera...

Irakurri gehiago

Domeketan. 3. saioa igande honetan!

Familia ezberdinak ezagutu eta lagun berriak egiteko prest? Familian euskaraz jolasteko aukera aprobetxatu nahi? Aisialdirako baliabide berriak ezagutzeko aukera aprobetxatu nahi?   Hemen duzue  Domeketan!  3. saioa prest! Apirilaren 24an gauzatuko dugu  Okendoko ludotekan elkartuko gara eta kalera irtengo...

Irakurri gehiago

Eguzkilaru

Eguzkilaru deritzon jaialdia 1996an sortu zen, bere helburu nagusia San Joan jaietan umeei jai euskaldun eta erakargarri bat eskaintzea delarik. Ordutik ekainaren 25ean haurrek ongi etorria egiten diote Eguzkilaruri eta jolasak, tailerrak, ikuskizunak, bazkariak… egoten dira egunean zehar.

Irakurri gehiago

Txikilandia

1991n sortu zen egitasmo hau, gabonetan zehar Arrasateko haurrei eskaintza oso bat eskaintzeko. Uarkape pilotalekuan izaten da gabon parke hau eta urtetik urtera sendotuz eta handituz doan egitasmoa da. Honela, bertan puzgarriak, tailerrak, ludotekak, ipuin txokoak, igerilekuko jolasak, zibertxokoa,...

Irakurri gehiago

Jostailu truke

Etxean ditugun eta erabiltzen ez ditugun jostailu pila, beste erabilgarriagoengatik trukatzeko aukera. Gabonetarako jostailu berriak lortzeko aproposa zentimorik gastatu gabe, gustukoena aukeratuaz eta berrerabilpena sustatuz. Trukearen balioari garrantzia emanez, kontsumoa murriztuz eta erraztasun guztiekin.

Irakurri gehiago