Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Category Archives: Albisteak

Badator Txikilandia 2015. Urtarrilak 2-3-4

Ostirala, 2014, Abendua 26 | Iruzkinak ezgaituta

Lezetxikin aurkitu berri den giza hezurrak 160.000 urte inguru ditu, pentsa, zenbat euri egin duen ordundik! Ez dakigu bertan bizi zen giza jendeaz asko, denbora ez baita alferrik pasatzen baina bizirauteaz bat pentsa liteke amestu eta jolastu ere egiten...

Irakurri gehiago

JOSTAILU TRUKE MERKATUA (larunbat honetan)

Ostirala, 2014, Abendua 12 | Iruzkinak ezgaituta

  Aurtengoa 11. urtea izan da Jostailu Truke Merkatua martxan jarri duena Txatxilipurdi Elkarteak. Urtetik urtera jostailuak gehituz joan dira eta trukean ere jostailu gehiago jaso izan dituzte bertan parte hartzera animatu diren orok. Jostailuak gune ezberdinetan jasotzen ditugu...

Irakurri gehiago

Ludotekako lehio birtuala

Asteazkena, 2014, Abendua 3 | Iruzkinak ezgaituta

  Badira lehiotxo birtualak, zerbitzuetan sortzen dutena, gozatzen dutena edo bizitzen dutenaren isladatxoak jasotzeko. Arrasateko ludoteketako bloga bixi-bixi dabil azken aldian. Egiten denaren berri emateko modu polita da bloga; Mejioiekin egindako artelanak, Santamainako sukaldaritza goxoa, jostailu trukea, ate irekiak....

Irakurri gehiago

Gaztetxokoetatik munduko beste txokoetara!

Asteazkena, 2014, Abendua 3 | Iruzkinak ezgaituta

Egunerokotasunean murgiltzen gara ikasturtean eta gure mundua txiki bilakatzen da, lagunak, etxea, ikasgela edo lana. Komunikabideetara, Telebistara  (edo sarera) ez gara gu joaten komunikabideak  etortzen zaizkigu gainera, Futbola, Gran Hermano… eta gure mundua gero eta txikiago bilakatzen doa. Baina...

Irakurri gehiago

FAMILIAK ELKAR EZAGUTZEN

Osteguna, 2014, Azaroa 27 | Iruzkinak ezgaituta

Gaur egun ematen den migrazio kopurua ikusita eta ondorioz, dagoen kultur eta hizkuntza aniztasuna kontutan hartuta, beharrezkoa ikusten dugu gaiaren inguruko lanketa egitea. Kontutan hartuta aniztasuna izan dela eta dela gure herriaren ezaugarri eta kohesiorako elementua, beharrezkoa ikusten dugu...

Irakurri gehiago

Azpimarra saioan: Haurrak ardatz hartuta

Ostirala, 2014, Azaroa 21 | Iruzkinak ezgaituta

Aste honetan Haurren Eskubideen Nazioazteko Egun Unibertsala ospatu dela aitzaki hartuta ETBko Azpimarra saioan egon gara Hik Hasiko eta Zarautzeko ikastolako kideekin batera. Haurrak ardatz hartuta,  haurren eskubideez eta beraien beharrez aritu ginen. Haurra subjektu aktibo dela azpimarratu genuen,...

Irakurri gehiago

Eskohitza prozesua Eskoriatzako gaztelekuan

Ostirala, 2014, Azaroa 21 | Iruzkinak ezgaituta

“Eskohitza” prozesu parte hartzailea izan da, Eskoriatzan gauzatutakoa eta saio nagusia azaroaren 8an egin bazen ere, aurreko igandean bigarren azpi-saio bat burutu zen Gaztelekuan. “Eskohitza gaztea” deitu zitzaion prozesu honi eta helburua zen nerabeen iritzia ezagutzea aisialdia, jaiak, hirigintza,...

Irakurri gehiago

Zapatublai egitasmoa ere martxan!

Asteartea, 2014, Azaroa 18 | Iruzkinak ezgaituta

Txatxilipurdi Elkarteak 9 urte daramatza Zaldibarko Zapatublai egitasmoa kudeatzen. Bertan, 3-12 urte bitarteko haurrak giro euskaldun batean ondo pasatzeko aukera dute balore desberdinak ere lantzen dituztelarik: errespetua, elkarbizitza, hezkidetza, lankidetza, haurren autonomia… Egitasmo hau, hilean bi larunbatetan izaten da...

Irakurri gehiago

Jostailu Trukea martxan da!

Ostirala, 2014, Azaroa 14 | Iruzkinak ezgaituta

Zer da Jostailu truke? Etxean ditugun eta erabiltzen ez ditugun jostailu pila, beste erabilgarriagoengatik trukatzeko aukera. Gabonetarako jostailu berriak lortzeko aproposa zentimorik gastatu gabe, gustukoena aukeratuaz eta berrerabilpena sustatuz. Trukearen balioari garrantzia emanez, kontsumoa murriztuz eta erraztasun guztiekin Urtero...

Irakurri gehiago

Gau-eguna! eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

Asteazkena, 2014, Azaroa 5 | Iruzkinak ezgaituta

Urriaren 24an lehen Gau-Eguna ospatu genuen Arrasaten. Berton Ilargitxo, gauez argiz laguntzen digun laguna aurkeztu genuen lagun artean. Aitzakia horrekin ipuin kontaketa egon zen Otxanda sorginaren eskutik, Galtzagorriak agertu ziren, albokalariek bidea alaitu zuten, Ttakun taldeko kideek txalaparta hotsak...

Irakurri gehiago


Mihibero jolasa