Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Category Archives: Albisteak

Udaleku irekiak 2020

Astelehena, 2020, Martxoa 16 | Iruzkinak ezgaituta

Txatxilipurdiko udaleku hezitzaile eta euskaldunetan izena emateko epea martxoaren 16an irekiko da eta maiatzaren 8an bukatuko da udaleku ireki zein itxietan. 2 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat eskaintza ezberdinak eta beraien nahietara egokituak izango direnak eskaintzen saiatuko...

Irakurri gehiago

[OHARRA] Txatxilipurdi Elkartea:

Astelehena, 2020, Martxoa 16 | Iruzkinak ezgaituta

Txatxilipurdi Elkartea: Ez ohiko egoeran gaudela ikusirik, TXATXILIPURDIKO BULEGOA, kudeatzen ditugun UDAL ZERBITZUAK eta azkenik, elkartetik eskaintzen ditugun AISIALDI zein KULTUR ESKAINTZAK  publikora itxita egongo dira abisu berrira arte. Egoera honen aurrean, elkarteko kideok ardura eta lasaitasunez jokatuz, inguratzen gaituen...

Irakurri gehiago

Euskararen trasmisioari buruzko X.mintegian izan gara

Osteguna, 2020, Martxoa 12 | Iruzkinak ezgaituta

Atzo, martxoak 11, Eibarren egin zen  Euskararen trasmisioari buruzko  X. mintegian izan ginen. Gai ezberdinak landu ziren mahai inguru edo solasaldi formatuan. 1.- Jaime Altunak gidatua “ Transmizioa eta sozializazioa, zertaz ari gara?” gaia jarriaz, Paula Kasares soziolinguista eta...

Irakurri gehiago

Ludoteka ibiltaria San Andresen

Asteartea, 2020, Martxoa 3 | Iruzkinak ezgaituta

Larunbat honetan emango diogu hasiera San Andres auzoko Ludoteka ibiltariaria. 4 larunbat izango dira guztira eta bertan, haurrek ekintza ezberdinak egiteko aukera izango dute. Larunbat goizetan zer egin ez dakizula? Etorri eta proposatu ekintza gogokoenak! Lagun giroan abenturaz beteriko...

Irakurri gehiago

SANTAMAINAKO “GURE ORTUA” PROIEKTUA

Ostirala, 2020, Otsaila 21 | Iruzkinak ezgaituta

Ostegun arratsaldean Santamainako udal ludotekako “Gure ortua” proiektua aurkeztu zuten. Proiektuaren lehen urratsa 2018-2019 ikasturtean eman zuten. Haurren beharrei erantzunda, kanpo espazioak eraldaketa beharra zuela konturatu ziren. Grisa, hotza eta hezea zen espazio bat, argitsua eta beroa izatea nahi...

Irakurri gehiago

Ludoteka ibiltaria-otsaila

Astelehena, 2020, Otsaila 17 | Iruzkinak ezgaituta

Musakolako Ludoteka ibiltariko azken bi asteburuetan haur zein helduak animatu dira gurekin batera ekintza ezberdinak burutzera. Sukaldaritza izan da arrakasta gehien izan duenak, hala ere, mahai jolasez, eraikuntza jolasez eta jolas tradizionalez gozatzeko aukera ere izan dute. Larunbat honetan...

Irakurri gehiago

Udaleku Itxiak 2020

Asteazkena, 2020, Otsaila 12 | Iruzkinak ezgaituta

Badatozela, badatozela, badatozela Txatxilipurdiko udaleku itxiak!!! Hasi gara jada motorrak berotzen!!! Euskal Herriko txoko ezberdinetan abenturak bizitzeko gogorik bai? Gurekin, jolas eta molaz, ekintza ezberdinez beteriko egunak pasatzeko aukera izango duzue! Lagun artean, naturaz gozatu, gaubeletan amestu, izarrez beteriko...

Irakurri gehiago

EHUn egon gara haur eta nerabeen parte hartzeaz jarduten

Asteartea, 2020, Urtarrila 28 | Iruzkinak ezgaituta

EHU-ko Hezkuntza, Filosofia eta Antropoligia fakultatean egon berri gara, haur eta nerabeen parte hartzeaz jarduten. Ekintza puntual bat izateari utzi eta gizartea eraikitzeko zein bere identitatea definitzeko ezin besteko tresna da berau eta bide horretan urratsak ematen saiatzen gara...

Irakurri gehiago

Ludoteka ibiltaria 2020

Asteartea, 2020, Urtarrila 28 | Iruzkinak ezgaituta

Aurten ere Txatxilipurdi Elkartetik Ludoteka Ibiltaria jarriko dugu martxan!!! Urtero egin izan dugun bezala aurten ere, Musakola eta San Andres auzoetan egingo dugu Ludoteka ibiltaria. Ludotekarik ez dagoen auzo hauetan, urtean 4 larunbat besterik ez badira ere, bertako auzotarrei...

Irakurri gehiago

Familia jolasean 2020

Astelehena, 2020, Urtarrila 27 | Iruzkinak ezgaituta

Urtarrilaren 12an eman genion hasiera aurtengo Familia jolasean egitasmoari. Urteak daramatzagu jada egitasmo hau Arrasateko haur eta familiei eskaintzen. Astean zehar, ludoteka zerbitzuak ditugu 3-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei bideratuta. Duela urte batzuk, haur eta helduek beraien artean...

Irakurri gehiago


Mihibero jolasa