Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Category Archives: Albisteak

Eskohitza prozesua Eskoriatzako gaztelekuan

Ostirala, 2014, Azaroa 21 | Iruzkinak ezgaituta

“Eskohitza” prozesu parte hartzailea izan da, Eskoriatzan gauzatutakoa eta saio nagusia azaroaren 8an egin bazen ere, aurreko igandean bigarren azpi-saio bat burutu zen Gaztelekuan. “Eskohitza gaztea” deitu zitzaion prozesu honi eta helburua zen nerabeen iritzia ezagutzea aisialdia, jaiak, hirigintza,...

Irakurri gehiago

Zapatublai egitasmoa ere martxan!

Asteartea, 2014, Azaroa 18 | Iruzkinak ezgaituta

Txatxilipurdi Elkarteak 9 urte daramatza Zaldibarko Zapatublai egitasmoa kudeatzen. Bertan, 3-12 urte bitarteko haurrak giro euskaldun batean ondo pasatzeko aukera dute balore desberdinak ere lantzen dituztelarik: errespetua, elkarbizitza, hezkidetza, lankidetza, haurren autonomia… Egitasmo hau, hilean bi larunbatetan izaten da...

Irakurri gehiago

Jostailu Trukea martxan da!

Ostirala, 2014, Azaroa 14 | Iruzkinak ezgaituta

Zer da Jostailu truke? Etxean ditugun eta erabiltzen ez ditugun jostailu pila, beste erabilgarriagoengatik trukatzeko aukera. Gabonetarako jostailu berriak lortzeko aproposa zentimorik gastatu gabe, gustukoena aukeratuaz eta berrerabilpena sustatuz. Trukearen balioari garrantzia emanez, kontsumoa murriztuz eta erraztasun guztiekin Urtero...

Irakurri gehiago

Gau-eguna! eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

Asteazkena, 2014, Azaroa 5 | Iruzkinak ezgaituta

Urriaren 24an lehen Gau-Eguna ospatu genuen Arrasaten. Berton Ilargitxo, gauez argiz laguntzen digun laguna aurkeztu genuen lagun artean. Aitzakia horrekin ipuin kontaketa egon zen Otxanda sorginaren eskutik, Galtzagorriak agertu ziren, albokalariek bidea alaitu zuten, Ttakun taldeko kideek txalaparta hotsak...

Irakurri gehiago

“Arrasatek hezi” martxan

Asteartea, 2014, Azaroa 4 | Iruzkinak ezgaituta

Joan den astean  ekimena abiatu genuen martxan. Abiapuntuko sustatzaileak, Arrasateko Udala, Txatxilipurdi eta Bagara elkarteak diren arren, Arrasateko eragile desberdinak eta herritarrak protagonista aktiboak izatea nahi dugu. Abiatutako bidearen helburua ikuspegi hezitzailetik Arrasate elkarrekin hobetzea da. Hezkuntza, edozein herri...

Irakurri gehiago

Txatxihausnarketa: Leire San Vicenteri elkarrizketa.

Asteazkena, 2014, Urria 22 | Iruzkinak ezgaituta

TXAXIHAUSNARKETAK Leire San Vicente (1988)  Gazte Txokoetako hezitzaileari elkarrizketa egin diogu. Hezkidetzaren inguruan egiten den lanketaren inguruan bere ikuspuntua zein den jakin nahi izan dugu. Nerabeekin lanean zabiltza azken urteetan. Zer ikasi duzula esango zenuke? Bost urte pasatxo daramatzat...

Irakurri gehiago

Gau-Eguna kontakizuna. Urriak 24

Ostirala, 2014, Urria 17 | Iruzkinak ezgaituta

Aurten Txatxilipurdi Elkarteak 20 urte betetzen dituela eta, kontakizun berezi bat antolatu du hilaren 24rako. Arratsaldeko 18:00etatik 19:00ak bitartean Ipurtargi tailerra egingo da Herriko Plazan. Ondoren, Gau-eguna kontakizunari hasiera emango zaio bertatik abiatuta. Bertan, ipuinaz, dantzaz, musikaz, suaz, magiaz...

Irakurri gehiago

Otxandixoko ludoteka martxan!

Osteguna, 2014, Urria 16 | Iruzkinak ezgaituta

  Aste honetan Txatxilipurdik kudeatzen duen  Otxandixoko udal ludotekako ateak ireki ditugu. Aurreko ikasturtean bezala, haurren beharretatik abiatuz eta beraien hitza errespetatuz, jolasaren bitartez adin tarte desbedinetako haurren arteko harremanak sendotzen jarraituko dugu. Otxandioko herriak eta inguruak eskaintzen dizkiguten...

Irakurri gehiago

Larunbatean Derion izango gara!

Ostirala, 2014, Urria 10 | Iruzkinak ezgaituta

Txatxilipurdi Elkarteak parte hartuko du Derion Tximintx elkarteak eta Topagunea Euskaltzaleon Elkarteen Federazioak antolaturiko “Topa egunean”. Bertan, esperientzien trukagunea izeneko egitasmoaren barruan “Berramesten” egitasmoa azalduko du eta ostean, kalejiran, Eguzkilaru Txatxilipurdiko pertsonaia maiteak hartuko du parte. Informazio gehiagorako: http://topagunea.eus/wp-content/uploads/2014/10/topaegitaraua_planoa.png

Irakurri gehiago

Indarra aurrera jarraitzeko!

Asteazkena, 2014, Urria 1 | Iruzkinak ezgaituta

Ospatu genuen Bizipoza Arrasaten Egun polita izan zen! Irribarreen eta bolondresen laguntzaz piztu zen eguna, eguzkia lagun izan genuen eta eguneko egitarauak Arrasate eta bizipozaren gunea  bete zuen. Irrien Lagunen Irrizale  saria ere jaso genuen Txatxilipurdikook. Naroa Elorza zuzendaritzako...

Irakurri gehiago


Mihibero jolasa