Oñatiko udaleku irekien amaierarekin batera, Txatxilipurdi Elkartetik kudeatzen ditugun gainontzeko udaleku irekiei ere bukaera emateko ordua iritsi zaigu.

WhatsApp Image 2019-07-03 at 13.56.43

Arrasate, Otxandio, Aretxabaleta eta Oñatiko udaleku irekietan haur ugarik hartu dute parte eta uztaileko goizak, giro euskaldun eta hezitzaile batean igarotzeko aukera izan dute. Abentura ugari bizi izan dituzte ekintza ezberdinak burutu eta lagun berriak eginez.

Orain udako gainontzeko egunak disfrutatzea geratzen zaigu.

WhatsApp Image 2019-07-03 at 14.40.07