Aurtengo udaberrian ere  FAMILIA EGONALDIA EUSKARAZ! Antolatu dugu. 2018ko esperientzia politak bultzatu gaitu berriz ere GaraiOn-eko Sorgingunean familia ezberdinekin egonaldia antolatzera.

Aisialdian familien artean euskararen erabilera sustatzeko eta elkarteko baloreekin bat eginez gozatzeko  egonaldia da antolatu duguna, jolasa eta gozamena ardatz hartuta euskara erabiliaz familia osoaren arteko hizkuntza transmisioan eragiteko eta sendotzeko.

Horretarako, maiatzaren 3tik 5era GaraiOn Sorgingunean hainbat familia elkartzeko proposamena egingo dugu. Familia giroan ondo pasatu nahi dugu, elkarrekin jolastu, ipuinak elkarri kontatu, naturan  jolastu, ekintza desberdinak egin… animatzen zarete?

Hizkuntzari dagokionez, bertan parte hartzeko “belarriprest” izatea edo egonaldiaren helburuekiko prestutasuna eta jarrera ona izatea da eskatuko duguna.

INFORMAZIO ZEHATZA:

- Datak: maiatzaren 3 arratsaldetik maiatzaren 5 bazkal ostera arte.

- Prezioak:

2019-2016 urte bitartean jaiotakoak doan

2015-2007 urte bitartean jaiotakoak 30 euro

2008 baino lehenago jaiotakoek 35 euro

3. seme-alabatik aurrera %50eko hobaria izango duzue

- Izen ematea: martxoaren 25tik apirilaren 17 arte, Txatxilipurdiko bulegoan (10 familia.

Izen emate orriarekin batera ordainagiria ere aurkeztu behar da.

- Familia bilera: apirilaren 30ean arratsaldeko 18.30ean egonaldian parte hartuko duten familien arteko bilera egingo dugu erdiguneko Gaztegunean (egitarau adostuko da).

Informazio gehiago eta zalantzarik izanez gero deitu Txatxilipurdi elkartera.

Familia egonaldia euskaraz! Garaion 2018