Ludoteka ibiltariko bigarren asteburua oso arrakastatsua izan da, 33 haurrek eta 9 guraso edo arduradunek parte hartu dute.

Aipatu beharra dago eguraldiak asko lagundu duela eta kanpo espazioan egin dituztela ekintza guztiak.

Goizeko 11:00etarako, hezitzaileak Musakolako Gaztetxoko atarian material ezberdina txokoetan antolatu dute eta haurrak iristeaz bat, gustuko txokoa aukeratu eta  jolasean hasten ziren.

-        Elkarri aurpegiak margotzen.

-        Mahai jolasetan ( jolas berriak eraman dituzte hezitzaileak eta elkarri lagunduaz nola jolastu asmatu dute)

-        Eraikuntzak egiten

-        Esku lanak egiten

-        Pultserak egiten

-        Futbolean…  denetarik egiteko aukera izan dute.

Datorren asterako sukaldaritza egitea proposatu dute.

Beste goiz atsegin eta ekintzaz betea pasa nahi izanez gero, ez galdu hitzordua:

Otsailak 16an goizeko 11:00etan elkargunean izango dira Txatxilipurdiko hezitzaileak zuen zain.WhatsApp Image 2019-02-09 at 16.36.13 WhatsApp Image 2019-02-09 at 16.36.15 WhatsApp Image 2019-02-09 at 16.36.19 WhatsApp Image 2019-02-09 at 16.36.20 WhatsApp Image 2019-02-10 at 13.10.31 (1) WhatsApp Image 2019-02-10 at 13.10.33

Bitartean aste ona pasa!