Badator, badator aurten be Txikilandia!!!

Txikilandia Gabonetako parkea, Uarkape pilotalekuan gauzatuko da urtarrilaren 2tik 4ra bitartean. Urtero lez, hiru egun hauetan bailara guztiko haur eta gazteak hurbilduko dira Arrasatera. Egitasmo hau aurrera eramateko, Musakola kiroldegiko igerilekua, Gaztetxea eta Uarkape eraikin osoa erabiltzen dugu, horietan txoko ezberdinak muntatuz haur eta gazteen aisialdirako. Izan ere, txoko horiek, beraien garapenerako onuragarriak dira. Bertatik, 2.000 haur eta gazte inguru pasatu izan dira aurreko urteetan, betiere, horietako asko beraien guraso, familia edo beste heldu baten laguntzaz gerturatzen direlarik.

2020ari hasiera ona emateko, haur, gaztetxo zein familiek urtarrilaren 2, 3 eta 4ean ondo pasatzeko aukera ezin hobea izango dute Uarkapen burutuko den Txikilandia gabon parkean.

Tailerrak, esperimentazioa eta sormen txokoak, ipuin kontalariak, skape room-a, ikuskizuna … abenturaz beteriko 3 egun izango dira!!!

Gorde egun horiek eta hurbildu gurekin batera euskaraz gozatzera!!!