Bihar eguerdian pasatuko da Korrika Arrasatetik. Korrika Batzordean egun osorako egitaraua osatu dugu:

GOIZEAN:

  • Herriko Plazan: Arrasateko Kiliki eta erraldoien konpartsa, Arrasateko Gaiteroak, haurrentzako jolasak Txatxilipurdirekin.
  • Arimazubin: Lore Gazteak, Udalaxpe txistulariak, haurrentzako jolasak Txatxilipurdirekin.
  • Zigarrolan: Arrostaitz-Txikitxu, Arrasateko trikitilariak, Sambamaña, haurrentzako jolasak.

EGUERDIAN:

  • Korrika pasatu ondoren jan edana egongo da herriko plazan

ARRATSALDEAN:

  • Perlata musika taldearen kontzertua

Txatxilitarrok 2304. kilometroan egingo dugu korrika, okorotegi parean hasita, AED eta Ekineko kideekin batera.

“Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat”
#Batzuk

WhatsApp Image 2017-03-30 at 19.48.44 WhatsApp Image 2017-04-03 at 15.01.54