Badatoz San Juan Jaiak, egun luze bereziak, sorgin gauak eta Badator eguzkilaru! Urtero moduan Txatxilipurdi elkarteak antolatuko du Udalaren laguntzaz  egun berezi hau.

Eguzkilaru  jaialdia 1996an sortu zen, bere helburu nagusia San Joan jaietan umeei jai euskaldun eta erakargarri bat eskaintzea izan zen. Ordutik ona, urtero Txatxilipurdiko lankide eta kide ugarik boluntario lan egi dute jaialdia aurrera eramateko. Aurten ere eguzki bihurria kaleetan zehar ibiliko da txikienen gozamenerako eta elkarteko 30 lagun baino gehiagok peto laranja jantzi eta herriko txikienen gozamenerako lan egingo dugu!

eguzkilaru3

Urtero moduan, goizeko 10:30etatik aurrera  tailerrak, puzgarriak, ikuskizunak… egongo dira Biteri eta Zaldibarreko frontoian.  12:00etan berriz Eguzkilaruri ongi etorria eta txikienentzako  makalaren igoera egingo dugu.  13:30etan Apar jolasa egongo da goiza ondo amaitzeko.

 

eguzkilaru2

Bazkaltzera denok Zeuk in zeuk jan bazkari herrikoira joango gara, baditugu sukaldari boluntarioak menua prestatzen jada!

Arratsaldean irribarre, magia eta ilusioari utziko diogu lekua. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunak Monterronm parkea beteko du beste behin ere! Sentitu. Pentsatu. Egin!

eguzkilaru