Aste honetan Haurren Eskubideen Nazioazteko Egun Unibertsala ospatu dela aitzaki hartuta ETBko Azpimarra saioan egon gara Hik Hasiko eta Zarautzeko ikastolako kideekin batera. Haurrak ardatz hartuta,  haurren eskubideez eta beraien beharrez aritu ginen. Haurra subjektu aktibo dela azpimarratu genuen, haurrak errespetatu eta beren ahotsa entzun eta kontutan hartu behar dugula esanez. Ados egon ginen heziketa  eskolatik, gurasoetatik eta emaitzetatik aratago ulertu behar dugula, herri oso baten egiteko bezala hain zuzen,  herria zein herritarrak hezkuntza eragileak garela kontutan hartu eta hortan arduratsu jardunez