Iraila hasieran Azpeitian eta Donostian egon gara Oinherriko kide gisa.

Irailaren 4ean Azpeitiako ikasatetxe guztietako irakasle guztiekin batera Herri Hezitzailearen inguruko formazio saio batean parte hartu genuen. Bertan hizlari gisa aritu ziren Txatxilipurdiko Amaia Etxabe, Baztango Kerizu Beretik egitasmoko Nora Salbotx, Azpeitiko Kulturaz kooperatibako Aitor Bengoetxeak parte hartu zuten. Hasteko herri hezitzailearen markoa azaldu zuen Amaiak, ondoren Baztango esperientzia aurkeztu zuen Norak eta azkenik Aitorrek ikastetxeei lanean hasteko proposamen zehatza egin zien: kultura eta hezkuntza harremanetan jartzeko proiektua.

DmUUyBNWwAEUNFB

Irailaren 15ean berriz Donostian Saretuz-ek antolatutako jardunaldian paret hartu genuen. Saretuz, Donostiako Kontsumo Arduratsu eta Eraldatzaile Sarea da. Urtero urtero gai baten inguruko jardunaldiak antolatzen dituzte eta aurtengoan ZAINTZA izan da gaia. Ostiralean mahainguru bat izan zuten eta larunbatean ZAINTZA eta bizitza erdigunean jartzen dituzten bi proiektu ezagutzeko tailerra antolatu zuten. “Portal Solidario” eta “Oinherri” izan ginen gonbidatuak eta taldeko Amaia Etxabe eta Txusma Azkonak parte hartu zuten bertan. Tailer aberatsa izan zen.

DnH227PX4AAmwGa DnIEwGdW0AAyWrO DnIEwGdWwAAsXGe DnIivVYX4AAWRY0