Aurten ere eguna laburtzearekin batera Gau egunarekin gatoz. Azaroaren 3an ospatuko dugu Gau eguna eta egitarau berezia antolatu dugu egun honetarako.

Txatxilipurdik herriko haur, nerabe eta familiekin ospatu nahi du gau-eguna.

Hemen egitarauaren laburpen bat

17:30tan hasiko dugu eguna Biteri Plazan. Bertan mozorro tailerra izango dugu, garai batean arimen gauean herritarrek eramaten zuten jazkera berreskuratuko dugu.

18:15etan Ilargitxo etorriko da eta berarekin batera ibilbidetxo bat egingo dugu Alde Zaharrean zehar.

18:30etan Biteri plazan bilduko gara berriz eta bertan SORGIN EDABEA osatu eta akelarrea ospatuko dugu.

19.00etatik aurrera Monterronen nerabeentzako eskaintza izango dugu. Kluedo jolasaren bidez hilketa baten misterioa argituko dugu elkarrekin.

Haurrak, nerabeak eta familiak egitarauean parte hartzera animatzen ditugu!