Pasa den asteburuan Musakolan izandako ludoteka ibiltarian haur ugarik parte hartu du, 30etik gora.

Aurrez botatako proposamena aurrera eraman dute eta pizzak egin dituzte.

Eguraldia lagun, kanpo espazioan jolas ezberdinak burutzeko aukera izan dute.

Auzoko haurrak gustura dabiltza, baina datorren larunbatean auzo honetako azken ludoteka ibiltaria  izango dute.

Martxoan, inauteri ostean,  San Andres auzoan izango da Ludoteka ibiltaria.

Azken asteburu honetarako botatako proposamena, krepak egitea eta parkur antzeko zerbait jartzea izan da.

Musakola auzoko azken hitzordua beraz, otsailaren 23an izango da.

WhatsApp Image 2019-02-17 at 11.36.09 (1) WhatsApp Image 2019-02-17 at 11.36.10 WhatsApp Image 2019-02-17 at 11.36.11 (3) WhatsApp Image 2019-02-17 at 11.36.11