Ausorturen bi hitzordu berri izango ditugu urte berriarekin batera.

AUSORTU gazteei diziplina artistiko ezberdinetara hurbiltzeko eta horietan trebatzeko eta sormena lantzeko abiatzeko egitasmoa da. Lehenengo edizio honetan lau diziplina artistiko aukeratu ditugu: arte plastikoak, ikus entzunezkoak, arte eszenikoak eta musika. Diziplina horietako bi urrian eta azaroan landu genituen, musika eta arte eszenikoak hain zuzen.

Orain ikus entzunezkoak eta arte eszenikoak lantzeko ordua iritsiko da.

Urtarrilaren 19an Ekaitz Filarmendi Urrutia eta Itziar Bastarrika Madinabeitiaren txanda izango da. Ekaitz eta Itziarrek argazkilari profesionalak dira eta egun argazkilaritzarekin eta ikus-entzunezko munduarekin lotutako hainbat esparrutan dihardute lanean.  ARGAZKIGINTZA ESTENOPEIKOAn ardaztutako tailerra eskainiko dute.

Inguratzen gaituzten kamera digital guztien (hasi telefono mugikorretatik eta argazki kamera profesionaletaraino) funtzionamenduaren oinarria zein den ulertaraziko digun teknika ezagutuko dugu: argazkigintza estenopeikoan.

Parte hartzaile bakoitzak bere kamera propioa sortuko du eta honekin argazkiak egingo ditu. Modu analogikoan egingo dugu prozesu hau: eskuz sortuko ditugu kamerak eta  laborategia erabiliko dugu egindako argazkiak errebelatzeko. Ondoren, lortutako emaitzak digitalizatu egingo ditugu modu digitalean erabili nahi dituenarentzat.

 Kepa Errasti Gorroño aktorearekin arte eszenikoetara hurbilduko gara. Antzerkian, telebistan zein zineman hainbat aktore eta gidoilari lan egin ditu aretxabaletarrak. Azken urteotan antzerkian dihardu batez ere eta arazoaren 10ekoa antzerki tailerra izango da.

Antzerkiaren mundura gerturatuko gara aktore/sortzailearen lekutik. Aktorea bera sortzailea den neurrian istorio eta egoerak kontatzen saiatuko gara joko, inprobisazio eta ariketa ezberdinetatik abiatuta.

Sormen laborategi hauek egun osokoak izango dira, tailerrak goiz eta arratsaldez egingo ditugu eta tartean gazteek eta artistek elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute.

BALDINTZAK

15-25 urte arteko gazteak

Saioaren kostuak 15 euro (bazkaria barne)

Plaza mugatuak: 20 pertsona gehienez

Ordutegia: 11:00-14:00 // 16:00-19:00

Tokia: Argazkilaritza AEDn eta Arte eszenikoak Etxaluze eraikinean

Bazkaria: Jai Zale tabernan bazkalduko dugu denok elkarrekin

IZENA EMATEKO: https://labur.eus/1l8Kx edo Txatxilipurdi (943795446) / AED (943771228)

Orain arteko saioetako argazkiak:

 

 

AUSORTU 2018