Ttak-ek eta Txatxilipurdik aurten ere AUSORTU gazteentzako sormen laborategia antolatu du.

AUSORTU 15 eta 25 urte bitarteko gazteei diziplina artistiko ezberdinetara hurbiltzeko eta horietan trebatzeko eta sormena lantzeko egitasmoa da. Orain arte, arte plastikoak eta musikaren arloa landu izan ditugu, Izaro Andres, Joana Mancisidor, Helena Azkarragaurizar eta Olatz Salvadorren kolaborazioekin.

Aurtengo sormen laborategia musikaren ingurukoa izango da, praktikatik eta lagunarteko giro atsegine tik diziplina honet an barneratzeko aukera izango dute parte hartzen duten gazteek.

Musika laborategia Eñaut Elorrietak dinamizatuko du azaroaren 28 eta 29 an. Eñaut Elorrieta 1975. urtean jaiotako artista gernikarra da. Ken Zazpi taldearen sortzaile, konposatzaile eta kantaria izan da Eñaut. Noaingo Gayarre eskolan musika eta gitarra klasiko ikasketak egin ondoren, Lugarri folk taldeko kide izan zen leheneik. Ondoren, 1996an, beste jauzi bat eman zuen Ken Zazpiren sorrera rekin. Ibilbide luzea egin zuen talde honekin. 2013an bakarkako bideari ekin zion Deserriko Kantak diskoa kaleratuz. “Haria Zuzenean” du izena bere bakarkako azken lanak.

      Musikagintzaren mapa eta proiektu bat bideratzeko modu ezberdinak.
      Egitasmo baten diseinua, ariketa praktikoa.
      Sorkuntza eta kantuen mekanika: musikatik hitzetara, hitzetatik musikara.
      Kantuen deseraikuntza eta eraikuntza, ariketa praktikoa.

Sormen laborategi hau modu telematikoan gauzatuko dugu, 2 ordutako iraupena izango duten bi saioren bidez.

ttak ausortu

INFORMAZIO ZEHATZA:
15-25 urte arteko gazteak
Matrikula 15 euro
Plaza mugatuak: 20 pertsona gehienez

Izena emateko azken eguna, azaroak 18

Eguna: azaroak 28 eta 29
Ordutegia: 10:00-12:00
Online: parte hartzaileei saioa jarraitzeko lotura bidaliko zaie

IZENA EMATEKO: https://labur.eus/ausortu2020 edo  Txatxilipurdi (943795446)  / AED (943771228)