Urteari bukaera emateko, Txatxilipurdik Gabon garaian antolatzen duen “ Jolastk eta jolas aberatsak” egitasmoaren barne dauden ekimenak aurrera eraman dira Asteasu eta Lizartzan:

Abenduak 26an Asteasun “ probatu eta gozatu”:

Abenduak 26an 3 orduko saioan adin tarte ezberdinetako haurrek ( 3-5 urte, 6-8 urte eta 9 urtetik gorakoek)mahai jolas ugarirekin jolas egiteko aukera izan zuten Asteasun.

Lehen orduan jende ugari hurbildu zen bertara.  Orduak joan ahala lasaiago jolasteko aukera izan zuten baina hiru ordutan zehar parte hartzera animatu zen bertako jendea.

Gazte taldeak, haurrak eta helduak ere parte hartu zuten giro polita egon zelarik.

Abenduak 28an Lizartzan “ Euskal kantu eta antzinako jolasak”:

Lizartzan “euskal kantu eta jolasak” “ antzinako jolasekin” uztartu genituen. 4 urtetik 11 urtera bitarteko 32 haurrek parte hartu zuten eta taldeak osatuz jolas ezberdin ugari egiteko aukera izan zuten 2 ordutan.

Haurrek proposatutako jolasak ere aurrera eraman zituzten eta haur zein hezitzaileek arratsalde bikaina pasa zuten.

Adin ezberdinen nahasketa oso ondo baloratu zuten hezitzaileek eta hauen motibazioaz arratsaldeko 2 orduak berehala pasa zitzaizkien.

 

Honekin aurtengoz bukatuta.

 IMG-20171227-WA0000 IMG-20171227-WA0001 IMG-20171227-WA0003 IMG-20171228-WA0068 IMG-20171228-WA0069 IMG-20171228-WA0075