Iritsi da etxean ditugun jostailuei hautsak kentzeko eguna.

Ziur  etxean  jostailu ugari izango dituzuela erabili gabeak, nagusitu eta jada ez dutelako zuen interesa pizten edo gogoko ez dituzuelako.

Jostailu horiei irtenbidea emateko eta hauen ordez gustukoak eskuratzeko, Txatxilipurdi Elkarteak JOSTAILU TRUKE MERKATUA jarriko du martxan aste honetan.

Asteazkenean hasita jostailuak biltzen egongo gara Arrasateko gune ezberdinetan arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara bitarteaz.

Hauek dira jasoko ditugun gune eta egunak:

-        Azaroan.

  • 21ean Santamarinako ludotekan
  • 22an Sebero/Biteri plazan ( eguraldiaren arabera)
  • 23an San Antolingo parlean
  • 27an Usaetxeko plazan
  • 28an Arimazuri plazan
  • 30ean Herriko plazan

-        Abenduan

  • 11n Santamarinako ludotekan
  • 12an Arimazuri plazan
  • 13an Sebero/ Biteri plazan ( eguraldiaren arabera)

Jostailuak egoera onean eta osorik egon beharko dira, horrela jasotzea gustatuko baitzaigu truke egunean ere. Bestalde, sexu bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrera erakusten duenik ez dugu onartuko.

Jostailuen balioa erabileraren araberakoa denez, jostailu bakoitzeko txartel bat banatuko dugu eta partaide bakoitzak emango dio dagokion balioa.

Trukea, abenduaren 15ean egingo dugu Biteri plazan goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean.

Egun horretan jostailuak sortzeko tailerra ere egongo da parte hartu nahi duten guztientzat.

Egitasmoan parte hartu nahi duzuen guztiok beraz, hasi etxean dituzuen erabili gabeko jostailuak zeintzuk diren aztertzen eta ez galdu aukera beste batzuengatik trukatzeko.

Uste baino jostailu gehiago izango dituzue aukeran eta gustukoa aurkituko duzue. Zabaldu mezua lagunen artean eta animatu denok parte hartzera.

Gogoratu!  Asteazkenean, Santamarinako ludotekan egongo gara zuen jostailuen zain.

eskuorri BARRUKOA