Arrasateko euskalgintzak bat egin, eta herriko hainbat eragilek Geike bilgunea sortu genuen abenduan; Geikeren lehenengo proiektua Euskaraldia Arrasate-rekin bat egitea izan da, eta, herriari horren berri emateko, bideo bat egin dugu Goiena.eus -ekin batera.

Euskaraldiak Arrasaten izango dituen izaera eta ezaugarriak azaltzea. Hori da Geikek egin duen bideoaren helburua. Hala ere, ez hori bakarrik. “Ez dugu gura Euskaraldiak protagonismo guztia hartzerik. Geike bera ere ezagutarazi gura dugu herrian. Izan ere, egin ostean, Euskaraldia desagertu egingo da, baina guk lanean jarraituko dugu. 2019rako beste proiektu bat dugu esku artean”, azaldu du Geike bilguneko kide Iker Agirrek.

Arrasateko euskalgintzaren baitan, honako eragile hauek osatzen dute Geike bilgunea: Arrasate Euskaldun Dezagun (AED), Txatxilipurdi, Ekin, Euskal Herrian Euskaraz (EHE), Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK), Udala, Arizmendi Ikastola, Herri eskola, Institutua, Goiena, Mondragon Unibertsitatea (MU) eta Emunek.

Hain zuzen ere, eragile guztiek hartu dute parte bideoan: Euskaraldia hitzaren letra bana ordezkatu, eta esaldi bat osatu dute letra horrekin: Txatxilipurdik E letra hartu du eta esaldia honako hau da: Euskaldunak aktibatzeko; AEDk, U letra: Ulertzen dutenekin euskaraz jarduteko; Ekinek, S letra: Sareak sortu eta indartzeko; AEK-k, K letra: Kaletik erakundeetara; EHE-k, A letra: Ahaldundu eta boteretzeko; Udalak, R letra: Rolak iraultzeko; Emunek, A letra: Ahobizi eta Belarriprestak elkarrekin aritzeko; Herri Eskolak, L letra: Leku eta egoera guztietan; Arizmendik D letra: Denon artean erabilera areagotzeko; Institutuak, I letra: Inertziak astindu eta ohiturak aldatzeko; Goienak, A letra: Auzo, herri eta hirietan.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra ohiko harremanetan #euskara gehiago erabiltzeko ariketa sozial