Joan den astean  ekimena abiatu genuen martxan. Abiapuntuko sustatzaileak, Arrasateko Udala, Txatxilipurdi eta Bagara elkarteak diren arren, Arrasateko eragile desberdinak eta herritarrak protagonista aktiboak izatea nahi dugu.

Abiatutako bidearen helburua ikuspegi hezitzailetik Arrasate elkarrekin hobetzea da.

Hezkuntza, edozein herri edo komunitatetan esparru berebizikoa dela jabetuta gaude. Heztea, baina, ez da soilik eskolaren edo famiiaren betebeharra, gizarte osoarena baizik. Hori dela eta, komunitate osoaren artean, kolektibo zein norbanako guztion artean elkar harremandu eta elkarreraginez egin nahi dugu.
inprentarako
Bide horren lehendabiziko urratsa, parte hartze prozesu bat abian jartzea da eta horretan hasiko gara aste honetan bertan, eragile desberdinekin egingo ditugun lan saioen bidez. Hezkuntza formaleko, hezkuntza ez formaleko eta asmo eraldatzailea duten eragileekin egingo ditugun lan saioez gain, herritar guztien eskura egongo den galdetegia ere jarri dugu martxan, herriko iritzi eta ikuspegi guztiak baitira beharrezko.

Ekimenaren ingurukoak, galdetegiak eta beste hainbat kontu jasotzeko goiena komunitatean zabaldu dugu blog-a:
http://blogak.goiena.eus/arrasatekhezi/

IMG-20141028-WA0000