Atzo jolasaz ikasteko aukera paregabea izan genuen HUHEZI-ko Hazitegia ikerketa taldeko Itziar Arregirekin. 50 pertsona inguru elkartu ginen Kulturateko Jokin Zaitegi gelan ordu eta erdiz jolasa zer den eta jolasa baldintzatzen duten elementuak ezagutzen.
Mila esker hitzaldira gerturatu zineten hezitzaile, familia, irakasle eta herritarrei!
Martxoan Txusma Azkonaren tailerrarekin emango diegu jarraipena jardunaldiei. info+: http://www.txatxilipurdi.com/jolas-librearen-garrantzia-txatxilipurdiko-jardunaldiak-antolatu-ditugu/
Bitartean segi jolasten!