Eguzkilaru eguna jaietako haurren eguna izanik, haurrekin batera antolatzea nahi dugu aurten ere. Horretarako parte hartze saio ezberdinak antolatu ditugu datorren asterako, ideiak batzeko postontzi ezberdinekin batera.

Parte hartze saioak datorren astean izango dira, Arrasateko auzo ezberdinetan, arratsaldeko 18.00etan:

- Maiatzak 2, asteartea: ARIMAZUBI PLAZAN

- Maiatzak 3, asteazkena: SAN ANTOLIN PLAZAN

- Maiatzak 4, osteguna: HERRIKO PLAZAN.

Saio hauez gain, haurren jolas parke ezberdinetan postontzi batzuk jarriko ditugu bertan haurren ekarpenak jasotzeko asmoarekin. Postontzi hauek, datorren astean zehar, parkez parke mugituko ditugu ahalik eta haur gehienen iritzia jaso ahal izateko.

 - Maiatzak 2, asteartea:

   Arimazubi plaza Itxaropena plaza (Uribarri), Kurtze Txiki plaza (San Andres)

- Maiatzak 3, asteazkena:

   Munar, ahateen parkeko jolas parkea, San Antolin plaza (Zigarrola)

- Maiatzak 4, osteguna:

   Sebero Altube plaza, Zaldibar, Herriko plaza

- Maiatzak 5, ostirala:

   Euskal Herria jolas parkea, Aprendizeseko jolas parkea, Txaeta jolas parkea

https://www.youtube.com/watch?v=KraUSaf9oos