Txatxilipurdi elkartean aniztasunaren trataera landuko duen hezitzaile lanpostu bat bete behar da epe laburrean.

Lanpostuaren ezaugarriak:

  • Ludoteketan eta gaztetxokoetan aniztasunaren trataera lantzea lantaldeetan zein zerbitzuetan.
  • Inklusioa bultzatzea eta beharrezkoa denean orientatzaile/aholkulari lanak burutzea.
  • Lan hezitzaile eta euskalduna gauzatzea.

Beharrezkoa izango da:

  • Goi  Mailako Heziketa Zikloa Gizarte integrazioan, edo bestela Gradu ikasketak gaindituta Magisteritza Hezkuntza Berezian, Psikologian edo Psikopedagogian.
  • EGA edo bere baliokide bat edukitzea. Titulurik ezean, langileak euskara menperatzen duela egiaztatu beharko du froga baten bitartez.

Kontutan hartuko da:

  • Gaiarekin lotutako formazio ikastaroak izatea.
  • Begirale titulua izatea
  • Arrasatearra izatea
  • Antzeko lanean esperientzia
  • Talde lanean lan egiteko gaitasuna
  • Lanerako prestutasuna
  • Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
  • Herrigintzan izandako ibilbidea
  • Gidabaimena izatea

Eskaintzen den lanaldia:

  • Lanaldi erdia, astelehenetik ostiralera.
  • Kontratuaren iraupena: urtebetekoa izango da luzatzeko aukerarekin.

Aukeraketa prozedura:

  • Lan eskaintza deialdia: azaroak 19, astelehena.
  • Aurkezteko epea: azaroak 25, igandea.
  • Aurkeztu beharrekoa:
  • Elkarrizketak: azaroak 27, asteartea.
  • Lanean hastea: abenduan
  • Trasbaserako eta egokitzapenerako tartea egongo da aurrez egon den hezitzailearekin batera.

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora eta Leire edo Itsasorengatik galdetu.