albisteak
- Udalekuak 2013
Txatxilipurdi elkartean, aurten ere uztailera begira udalekuak antolatzen gabiltza. Orio, zerain, kosta ala kosta, garaiOn. 10-16 urte bitarteko gazteek udaleku itxietan gozatzeko aukera izango dute! Udaleku irekiak ere prestatzen gabiltza. Informazio gehiagorako edo esku orriak e-mailez bidaltzea nahi izanez gero deitu gure bulagora 943795446.
2013-04-10 - Arrasateko Udaleku irekiak
Arrasateko Udaleku irekien gaineko informazioa helarazten dizuegu.
2011-04-05 - Arrasateko Udaleku itxiak
Arrasateko Udaleku itxien gaineko informazioa helarazten dizuegu.
Egin klik hemen esku orriaren a aldea ikusteko
eta hemen esku orriaren b aldea ikusteko
2011-04-05 - Haur saileko bloga
http://goiena.net/blogak/ludotekak
2011-01-18 - Txikilandia 2011
Badator Txikilandia 2011. 20. urtez Txatxilipurdi elkarteak gabonak koloreztatuko ditu Musakolako kiroldegian! Urtarrilaren 2-3 eta 4an TXIKILANDIA!! Etorri eta gozatu!!
2010-12-15 - Gabonetan ere gazteentzako ekintzak!
Arrasateko gaztetxokoetatik, aurten ere ekintza bereziak antolatu ditugu gabonetako oporretarako! irtera, txapelketa, ginkana... informazio gehiagorako deitu txatxilipurdira 943795446.
2010-12-15 - Udaleku itxiak ere prest!
Aurten Txatxilipurdik, 10-12 eta 14-16 urte bitartekoentzat Askizu eta Kosta ala kosta eskualdeko udalekuak ( Udako Abenturak) Jardun eta Loramendi elkarteekin elkarlanean antolatu ditu
2010-03-24 - udalekuak 2010
2010. urtean gure 22.udalekuak prestatzen gabiltza. Izen ematea ireki dugu eta maiatzaren 7a izango da azken eguna!
2010-03-23 - AZAROAK 15. GURASOLANDIA
Gurasolandia familiendako jolas parke bat da, haur eta helduen arteko aisialdi harremana sustatzeko gunea. Horretarako ekintza eta tailer ezberdinak egongo dira, familiartean ondo pasatuz, jolastuz, abestuz, parte hartuz, gozatuz, kontatuz ... gaitasunen eta hizkuntzaren transmisioa emanez.
2009-11-06 - Haur eta gurasoentzat, fimo eta bitxigintza
Datorren larunbatean (azaroak 7) bitxigintza eta fimo tailerrean parte hartzeko aukera izango dute Arrasateko 3 eta 12 urte bitarteko haurrek eta hauen gurasoek. Bertan, fimoarekin lan egin ahal izango dute (pultserak, lepokoak, belarritakoak, figurak,..). Hitzordua Santamañako ludotekan izango da, goizeko 11:30etatik 13:30etara.
2009-11-02 - Kultur zerbitzuak, gelditu gabe dabiltza!
Txatxilipurdiko kultur zerbitzuak herriz herri dabiltza aisia euskaraz eskaintzen, adibide moduan urriaren 17an Durangoko jaietan izan ginen eta tailer ezberdinak egiteaz gain mozorro desfilea ere antolatu genuen herriko jaiekin bat eginez.
2009-10-26 - Gurasolandia azaroak 15ean
Gurasoak izango dira protagonista azaroaren 15ean Txatxilipurdik Arrasaten antolatu duen jaian. Adi beraz inguruko gurasook, haurrekin ondo pasatzeko aukera paregabea izango duzue eta!
2009-10-19 - Jolas tradizionalak. Haur eta gurasoentzat.
Txatxilipurdi Elkarteak haur eta gurasoentzako jolas tradizionalak prestatu ditu datorren larunbaterako (urriak 24).
2009-10-18 - gazteentzat argazki lehiaketa
Argazkilaritza gustuko duzuenok suerteko zaudete! Urrian zehar Txatxiliko gazteleku eta gaztetxoko ezberdinek antolatuta argazki rallya izango da.
2009-10-14 - ikerketa berria martxan
Txatxilipurdik haur eta gazteek teknologiarekin duten harremana aztertu eta gaur eguneko sare sozial birtualak hobeto ezagutu eta beraien erabilera egokia egiteko ikerketa bat jarri du martxan. Amagoia Ariztegi da ikerketa koordinatukoduena.
2009-10-14 - udalekuak 2009
Udalekuak 2009 hasi da izen ematea. Anima zaitezte eta etorri gure udaleku ireki eta itxietara!
2009-04-06 - udaleku irekiak Arrasaten
21 Urte ondoren, aurten ere ongi pasatu nahi baduzu, kanporatu zure gogo eta indarrak eta zatoz gurekin batera euskaraz ezin hobeto pasatzera.ZATOZ UDA(N) LEKUTARA!
2009-04-06 - Kulturartekotasuna aisialdian formazio saioa
Kulturartekotasuna aisialdian. izendapen hori eman geion azken bi asteazkenetan txatxilipurdiko ludoteka eta gaztetxokoetako hezitzaileek jaso zuten formazio saioari.
2009-01-26 - txikilandia 2008
Txikilandia 2008 amaitu da, aurten ere Arrasateko gabon parkean mila aukera izan dituzte haurrek, piztina eguna, ipuin txokoa, ludotekak, ikuskizunak, puzgarriak, taloak, tailerrak… Mila esker aurten ere Txikilandia posible egin duzuen guztioi.
2009-01-08 - ludoteka ibiltaria
Beste urte batez heldu da ludoteka ibiltaria urte guztian ludotekarik ez duten Arrasateko auzoetara. Lehenengo geltokia San Andresen izango da, urtarrilean, ondoren, Musakolara joango gara otsailean eta azkenik, martxoan 2.urtez Garagartzara gerturatuko gara.
2009-01-08 - Gabonetako ekintza bereziak
Gaztetxokoetako hezitzaileek gabonetako ekintza bereziak presatuta dituzte jada!
2008-12-11 - Txatxilipurdi Durangoko azokan
Txatxilipurdiko brigada egon ginen Durangoko azokan. Baita "Mundua Koloretan" ikuskizuna ere.
2008-12-09 - Gazte saileko hezitzaileekin formazioa
Gazte saileko hezitzaileek, gatazken aurrean daukagun jokaeren gaineko hausnarketa egin genuen Garaioko etxean.
2008-12-03 - Euskararen eguna
Euskararen eguna ospatuko da abenduaren 3an.
2008-11-24 - Mundua koloretan ikuskizuna Aretxabaletan
Hilak 4an Aretxabaletako liburutegian izan ginen “Mundua koloretan” antzerki emanaldiarekin. 2-5 urte bitarteko haurrei zuzenduta.
2008-09-05 - Abuztuan ere txatxiipurdi ez da gelditu!
Abuztuan ere, Txatxilipurdi, Euskal Herrian barna ibili zen jaiak girotzen eta haur eta gazteekin jolasten. Lekunberri, Aretxabaleta, Osintxu,…
2008-09-03 - Lan poltsa
Txatxilipurdiko Lan poltsarako jenda behar dugu
Ikasturte berria hasi da eta txatxiliko lan taldean jendea behar dugu. Lan postu ugari dauzkagu betetzeko; Astean zehar ludoteketan edo gazte txokotan lan egingo duten hezitzaileak behar ditugu, haur eta gazteekin lan egiteko. Aste bukaeretan ere gazte lekuak kudeatzeko hezitzaileak behar dira. Eta urtean zehar antolatzen ditugun tailerretan lan egingo duen lan taldea ere osatzen gabiltza.
Hezkuntza ez formalean lan egin nahi baduzu, bidali kurrikuluma gure web gunearen bitartez edo ekarri iezaguzu bulegora
2008-09-02 - Hasi da ikasturte berria!
Txatxilitarrok gure postuetan gaude jada, ikasturte berria daukagu begi aurrean eta berau prestatzen gabiltza buru belarri, ludotekak, gazte txokoak, aste bukaeretako tailerrak...
2008-09-01 - Amaitu dira Arrasateko udaleku irekiak
2008-07-23
- kosta ala kosta, egin dugu!
Aste bete egin dute Arrasate eta Bergarako 29 gaztek Euskal Herriko kostako leku ezberdinak ezagutzen. Donostian hasi zuten ibilaldia Uztailaren 3an eta Orio Zarautz eta Lekeition lo eginez kostaldeko leku ezberdinak ezagutzeaz gain ekintza mordoa ere egin dituzte, surf ikastaroa, antzerki tailerra, piraguan txangoa…
Txatxilipurdi eta Jardunen artean antolatu ditugu udaleku hauek eta balorazioa positiboa dela esan behar da, bai gurea baita gazteena ere. 14-16 urte bitarteko gazteak izan dira udaleku hauetan parte hartu dutenak. Esperientzia polita izan da!2008-07-14 - Udalekua irekiak martxan!
Udaleku irekiak hartu dute beraien martxa! Aurten 328 haurrek eman dute izena Arrasateko udaleku irekietan. Egunero egunero hiru gune ezberdinetan elkartu eta ekintza, irteera, jokuak egiten gabiltzaere San Fermin txiki egunean zezenen aurrean jarri dira , ur egunek beroari aurre egiteko balio izan digute eta irteerak ere egin ditugu barra barra, la Leze, Getari Arrateko aterpetxera, igerilekura...
2008-07-10 - Txatxilipurdi Euskal Herriko herririk garaienean.
Aezkoako bailaran barna, pasa den domekan Abaurreagainan eta Orbaitzetan izan ginen bertako umeekin jolasean. Mozorrotuz, jolastuz eta zurrupakiaz edanaz joan zitzaigun denbora. Txatxilipurdiren furgoneta gero eta haratago heltzen da. Aste bukaera honetan Euskal Herriko herririk altuenera igo da!
2008-07-02 - Eguzkilaru 2008
Beste urte batez, Eguzkilaruk irribarre goxoak zizelkatu zituen Arrasateko adin guztietako haurrengan. Bere lozorrotik irten eta Eguzkilaruk barrez eta jolasez estali zituen Zaldibarko harlauzak.
2008-06-26 - Gazte txokoetako olinpiadak
Txatxilipurdik kudeatzen dituen hiru gaztetxokoek olinpiadak ospatu zituzten larunbatean. Musakolako Gazte Txokoan izan ziren olinpiada txoro hauek eta 40 gaztek baino gehiagok hartu zuen parte. Irabazi ez dakigu nork irabazi zuen baina ondo pasatu genuela, hori bai!
2008-06-17 - Eguzkilaru
San Juanak gertu dauzkagu eta Eguzkilaru ere ari da bere lehen izpiekin gure gogoa eta
ilusioa berotzen. Aurten ere Ekainaren 25ean galdu ezineko jaia izango dute Arrasateko
haur eta gaztetxoek, egitarau polita antolatu dugu Tatxilipurditik Eguzkilaruri ongietorria emateko,
joku eta tailer mordoa izango dira Zaldibarreko frontoian, apar jolasa, txaranga,musika… eta arratsaldean
gonbidatu bereziak izango ditugu Monterrongo parkean 19:00etatik
aurrera: Pirritx eta Porrotx hain zuzen!2008-06-16 - Txatxilipurdiko tailerrak aste bukaeran
Asteburu hontan ondo pasa nahi baduzu, hemen gure aukera. Ez esan gero Euskal Herria ezagutzeaz bat ondo pasatzerik ez dagoenik.
2008-06-13 - Gazte txokoetan olinpiadak!
Gazte txokoetako egunerokotasunean ekintza ezberdinak egiten ditugu,
gazteek Gazte txoko bakoitzean eskulanak, ekintzak, pelikulak… Aurreko astean
San Andreseko gazte txokoan fimoa lantzen ikasi zuten eta bitxi politak egin gainera.
Larrugintza tailerra Erguineko gazte txokoan egon zen, eta Musakolakoan besteko ekintzak
egin dituzte, Gaur bolei txapelketa eta merendola egingo dugu
2008-06-12 - Ekainak 13an, ostiralean gorputza mugitzeko aukera paregabea Aretxabaletako Kultur Etxean
Ekainak 13an , ostiralean gorputza mugitzeko aukera paregabea Aretxabaletako Kultur Etxean.
Hip hop estiloa landuaz ikastaro txiki bat izango da nahi duten gaztetxoentzat. Arratsaldeko 5etatik 8etara2008-06-11 - Atzegi eguna ospatuaz
Joan zen larunbatean ederki asko pasa genuen Atzegi eguna ospatuaz Uarkapeko frontoian era guztietako jolasekin jolasean. Berrriz ere gogoz gelditu gara, hurrengo urterarte itxaron behar…
2008-06-10 - Ekainak 5, osteguna, Nazioarteko Ingurumen Eguna ospatuaz
Ekainak 5, osteguna, Nazioarteko Ingurumen Eguna ospatuaz berziklapen tailerrak jarri genituen Eskoriatzako plazan. Euriak bere agerraldia egin bazuen ere, inongo arazorik gabe jarraitu genuen gure eskulanekin. Horrela, saski-naskiak, zoologikoa, markoak, koilarrak, pultserak, karterak, peontzak,…egin genituen oso giro onean.
2008-06-06 - Orioko udalekuetan izena emateko aukera dago oraindik
Orioko udaleku itxietako bigarren txandan izena emateko aukera dago oraindik. Uztailaren 11tik 21era. Ehunka gazte igaro dira udaleku hauetatik eta beste horrenbesterako energia gelditzen zaigu. Orioko kanpinetik hasi eta inguruko herriak ezagutzeko parada izango dugu. Kirola, hondartza, surfa, mendia, gaubelak… denetarik egiteko aukera. Izena emateko etorri txatxilipurdira edo deitu 943795446 telefonora.
2008-05-22 - Udaixe 2008
Udaixeko kartel berria erakutsi genizuen atzo, gaurko honetan udaixeko ekintzak eta egunak aurkeztuko dizkizuegu, gogoratu udaixe Arrasateko 12-16 urte bitarteko gazteentzat uztailerako egiten dugun plan berezia dela.
2008-05-20 - Udalekuetan apuntatzeko azken eguna maiatzaren 16an!
Adi haur eta guraso guztiak, Txatxilipurdirekin uda paregabe bat pasatu ahal izateko apuntatzeko azken egunak baitira. Oraindik lekua dago ondorengo udalekuetan:
2008-05-06 - Txatxilipurdi Elkarteko 20 hezitzailek jolas kooperatiboei buruzko ikastaro bat jaso dugu
Apirilaren19an, egun osoz, Txatxilipurdi Elkarteko 20 hezitzailek jolas kooperatiboei buruzko ikastaro bat jaso dugu Arrasateko Pablo Uranga kalean dugun egoitzan Donostiako Kometa elkartearen eskutik.
2008-04-21 - Ireki da Txatxilipurdiko 20.urteurreneko udalekuetarako izena emateko epea!
Autengo udalekuetan ere lagunartean ezinhobeto pasa nahi baduzu, zatoz gurekin udalekuetara!!
2008-04-14 - Aste Santuetako egitaraua Arrasateko Gazte Txokotan
Aurtengoan ere Aste Santuak ekintzaz lepo datoz Arrasaten, bertako gazteentzat hainbat eta hainbat ekintza antolatu direlarik Gazte Txokoen eskutik. Hona hemen Aste Santutako gazte egitaraua:
2008-03-17 - Ludoteka ibiltaria Garagartzara iritsi da!
Aurten lehenengo aldiz Garagartza auzora iritsiko da Txatxilipurdiren Ludoteka Ibiltaria ekimena.
2008-03-17 - Pazko Astean Txatxilipurdi Zumarraga-Urretxun
Aurtengo Gabonetako Parkea antolatu ostean, Pazko Astean ere Zumarraga-Urretxuko haurrentzat eskaintza mundiala egongo da herri hauetako Udalen eta Txatxilipurdiren eskutik.
2008-03-17 - udalekuak 2009 martxan
Udalekuak 2009. Hasi da izen ematea, anima zaitezte eta eman izana gure udaleku ireki eta itxietan!
Albisteak
- Udalekuak 2013
Txatxilipurdi elkartean, aurten ere uztailera begira udalekuak antolatzen gabiltza. Orio, zerain, kosta ala kosta, garaiOn. 10-16 urte bitarteko gazteek udaleku itxietan gozatzeko aukera izango dute! Udaleku irekiak ere prestatzen gabiltza. Informazio gehiagorako edo esku orriak e-mailez bidaltzea nahi izanez gero deitu gure bulagora 943795446.
- Arrasateko Udaleku irekiak
Arrasateko Udaleku irekien gaineko informazioa helarazten dizuegu.
Lan poltsa
- Txatxilipurdin lan egin nahi duzu?
Bidali kurrikuluma
- Txatxilipurdiko dinamizatzaile
Udalekutan lan egin nahi duzu?


Faxa: 943 797 401
