Erronkaz beteriko martxoa izan dugu Berramestenen.

Batetik, Aizarnan aritu gara hile batzuk dela abian jarri zuten herri-ludotekaren eraldaketa prozesuan bide-laguntza lanak egiten. Herriko haur eta gurasoek hartu dute parte bertan eta espazioa, materiala zein elkarbizitzarako kodeen eguneratzea izan dira jorratu ditugun ardatzak nagusiak.

Bestetik, Bergarako San Martin eskolan ere izan gara, jolas leku baten eraldaketa prozesu batek aintzat izan behar dituen gako zein irizpideen inguruko hitzaldia ematen.

aizarna 1 aizarna 2 bergara