Euskal Herriko Aisialdia

EUSKAL HERRIKO AISIALDI BEHARREN AZTERKETA

Txatxilipurdik dituen proiektuak tokian tokiko errealitatera txertatzeko, beharrezkoa da aurrez azterketa bat egitea. Behar bezala jarduteko, garrantzitsua da herriko haurren eta gazteen aisialdian egon daitezkeen hutsuneak antzematea eta etorkizuneko proiektuaren helburuak zeintzuk izan behar diren definitzea. Profesionaltasunez eta objektibotasunez egiten dugu lan hori.

Albisteak

  • Txatxilipurdi Euskal Herriko herririk garaienean.

    Aezkoako bailaran barna, pasa den domekan Abaurreagainan eta Orbaitzetan izan ginen bertako umeekin jolasean. Mozorrotuz, jolastuz eta zurrupakiaz edanaz joan zitzaigun denbora. Txatxilipurdiren furgoneta gero eta haratago heltzen da. Aste bukaera honetan Euskal Herriko herririk altuenera igo da!

  • Eguzkilaru 2008

    Beste urte batez, Eguzkilaruk irribarre goxoak zizelkatu zituen Arrasateko adin guztietako haurrengan. Bere lozorrotik irten eta Eguzkilaruk barrez eta jolasez estali zituen Zaldibarko harlauzak.

Lan poltsa