Aste honetan, larunbatean izango den Jostailu Truke Merkatuan parte hartu ahal izateko, jostailuak bilduko ditugu.

Hiru egun eta gune daude aukeran etxean erabili gabe dituzuen jostailuak bilguneetara eramateko. Hauen truke txartelak emango dizkizuete bertan egongo diren hezitzaileek eta abenduak 16an, aurrez esan bezala, beste jostailu bat hartzeko aukera izango duzue.

Kartela 2017 txikia

Bihar hasita hiru egunetan jasoko dituzte hezitzaileek jostailuak:

-Abenduak 12an Santamarinako ludotekan

-Abenduak 13an Arimazuri plazan

-Abenduak 14an Sebero/Biteri plazan.

Dakizuen bezala jostailuak egoera onean eta osorik egon behar dira. Sexu bereizketa egiten dutenak edo indarkeriaren aldeko jarrera erakusten dutenak ez dira onartuko eta guztiek balio berdina izango dute.

Larunbatean, Jostailu ezberdinak jaso nahi izanez gero, aipatutako hiru egun horietako gunera ekarri beharko dituzue etxean dituzuen jostailuak arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara bitartean.

Abenduak 16an, goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean, Biteri plazan bakoitzak aurrez lortutako txartelekin, jasotako jostailu guztien artean gustukoena hartzeko aukera izango du.

Gune berean, jostailuak sortzeko tailerra egongo da, eta nahi duen orok bertan eginiko jostailuak momentuan elkarrekin trukatu ahal izango ditu.