ludoteka ibiltaria
Beste urte batez heldu da ludoteka ibiltaria urte guztian ludotekarik ez duten Arrasateko auzoetara. Lehenengo geltokia San Andresen izango da, urtarrilean, ondoren, Musakolara joango gara otsailean eta azkenik, martxoan 2.urtez Garagartzara gerturatuko gara.
Beraz, larunbat honetan, urtarrilaren 14an 11etatik 13:30etara bitartean Bedoñabeko herri eskolan antolatuko dugu ludoteka ibiltaria eta musikaren inguruko ekintza ugari egiteko aukera izango dute 3-12 urte bitarteko haurrek.
San Andreseko herri eskolan egongo gara urtarrilaren 10, 17, 24 eta 31ean. Ondoren, Musakolako San Antolin herri eskolara joango gara eta bertan otsailaren 7,14,21 eta 28an antolatuko dugu ludoteka ibiltaria 11:00etatik 13:30etara bertan ere. Azkenik, Garagartzara joango gara martxoaren 7, 14, 21 eta 28an ordutegi beraz ere.
Musika, bidaiak eta kulturartekotasuna izango dira besteak beste jorratuko ditugun gaiak eta eskulanak, antzerkiak, jolasak eta tailerrak izango ditugu besteak beste.
Albisteak
- Arrasateko Udaleku irekiak
Arrasateko Udaleku irekien gaineko informazioa helarazten dizuegu.
- Arrasateko Udaleku itxiak
Arrasateko Udaleku itxien gaineko informazioa helarazten dizuegu.
Egin klik hemen esku orriaren a aldea ikusteko
eta hemen esku orriaren b aldea ikusteko
Lan poltsa
- Txatxilipurdin lan egin nahi duzu?
Bidali kurrikuluma
- Txatxilipurdiko dinamizatzaile
Udalekutan lan egin nahi duzu?

Faxa: 943 797 401
