Txatxilipurdi Elkarteak uztailaren 6tik 23ra egingo duen udako eskaintzaren lehenengo xehetasunak kontatzera gatoz. Aurtengo uztailean ere haurrentzako euskarazko aisialdi hezitzailea garatuko dugu!!!

Lehenego asterako elkarguneak eta zehaztasun gehiago uztailaren 3an zabalduko ditugu, adi egon gure sare eta mezuei!

Arrasateko kaleetan egingo dugu topo, gozatu, gozarazi eta euskaraz heziz!

Eskaintzaren inguruko informazioa:

ZER DA?
- Dinamizatutako haurrentzako ekintza irekiak.
- Bertan parte hartzeko ez da izena eman beharko eta dohainik izango da.

NORENTZAT?
- 2-12 urte bitarteko haurrentzat.
- 5 talde osatuko dira eta talde bakoitza gehienez 15 pertsonaz osatuta egongo da, 2 hezitzaile barne. (Haurren arduradunak ez dira kontatuko).
- Taldeak egunero haurrak iritsi ahala osatzen joango dira.
- Ekintza guztietan parte hartzeko, haurrekin batera arduradun bat egon beharko da eta momentu oro, arduradunak izango du haurraren erantzukizuna.

NON?
- Egun bakoitzean Arrasateko 5 gune ezberdinetan burutuko dugu eskaintza, gune bakoitzean talde bat egongo delarik.
- Uztailaren 3an zabalduko dugu uztailaren 6tik 9ra eskaintza burutzeko guneak zeintzuk izango diren.

NOIZ?
- Eskaintza 3 astez emango da, astelehenetik ostegunera, 11:00-13:00ak bitarte.
1. astea uztailak 6-9
2. astea uztailak 13-16
3. astea uztailak 20-23

OHARRAK:
- Covid-19 ari dagokion sintomarik izanez gero, ezingo da ekintzetan parte hartu. (sukarra, arnasa hartzeko zailtasunak, estula…)
Ekintzetara hurbiltzen diren haur, eta senide orok, etxetik ekarri beharko du tenperatura hartuta.
2 metroko distantzia bermatu ezin daitekeen ekintzetan, maskarila erabiltzea derrigorrezkoa izango da 6 urtetik gorakoentzako. Bakoitzak maskarila etxetik ekarri beharko du.
Eskuak garbitzea derrigorra izango da ekintza burutu aurretik, bitartean eta bukaeran. (Eskuak garbitzeko hidrogela Txatxilipurdik jarriko du.)

- Txatxilipurdi Elkartetik, COvid-19a dela eta, indarrean dauden osasun neurri guztiak bermatzen saiatuko gara. Hala ere, parte hartzaile ororen konpromisoa beharrezkoa izango da neurri guzti hauek osotasunean bermatu ahal izateko. Guk jarritako neurriak bete ezean, guraso edo tutore legalen erantzukizuna izango da.